OHIKO BATZAR OROKORRA

Bazkide agurgarria:

2014. urteko azaroan, LIZARPE MENDI KLUBA, martxan jarri zen, Mendarok mendi elkarterik ez zuela eta hutsune hori betetzeko asmotan. Horrela Mendarotarrei eta inguruko herriko mendizalei eta/edo mendi korrikalariei, zerbitzu bat emateko ideiarekin. Egia da mendi talde hau osatzen dugun zuzendaritzako kideak, urte hauetan zehar, lizentzia txartelen tramitazioa txintxo bete dugula, eta hasieran talde baten esentzia ezarri nahirik ekipazio bat ere atera genuela.
Urte guzti hauetan zehar, zuzendaritzako kideak elkartu garen arren eta gure arteko arreman zuzena mantendu dugun arren, ez dugu Batzar Orokorrik ospatu. Lizarpeko Estatutuak beraz ez ditugu bete.

Estatutuen arabera, gainera 4 urtetik behin lehendakaria aukeratu behar da ere.
LIZARPE MENDI KLUB-eko zuzendaritza osatzen dugun kideak, gauzak zuzen egite aldera, aurten BATZAR OROKORRA egitea adostu dugu eta estatutuak dioena ahalik eta hoberen betetzen sahiatu.

LIZARPE MENDI KLUBEKO OHIKO BATZAR OROKORRA otsailak28an ospatuko da 16:00etatik aurrera.

Batzarra era telematikoan egingo da eta bazkide guztiei emailez helduko zaizue batzarrera elkartzeko linck-a.

Ondorengoa izango da eguneko gai zerrenda:

1. Lehendakaria eta Zuzendaritza Batzordea aukeratzea. Oraingo zuzendaritza batzordeak Iosu Juaristi Zabalak zuzendari bezela jarraitu dezan proposatuko du.
2. Batzarrean Diruzainaren aldaketa proposatuko da.
3. Ihardueren laburpena.
4. Galderak eta erreguak

Norbitek LIZARPE MENDI KLUBEKO estatutuak jakin nahi baditu, emailez eska dezala eta kopia bat jasoko du.
Zuzendaritza Batzordea:
• Lehendakaria: Iosu Juaristi Zabala.
• Lehendakari ordea: Iñigo Lariz Azkue.
• Idazkaria: Ioritz Conde Arantzamendi.
• Mahaikidea: Ander Zulaika Arakistain.
• Diruzaina: Gotzon Zulaika Arakistain.
Agurtzen da

Lehendakaria